Txoribox

Hegaztiekin lotura duen ingurumen-heziketa proiektua

TXORIBOX Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako ingurumen-heziketa proiektu bat da.

Proiektuaren helburuak betetzera iristeko inguruko naturaz eta bertan ditugun hegaztiez baliatzen da. Horretarako Aranzadiko ikerlariek tailer eta irteera ezberdinak proposatzen dituzte herritarrek gure ondare naturala gertutik ezagutu ahal izateko.


PROIEKTUAREN HELBURUAK

  • Naturaren kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatzea.

  • Izaki bizidunen eta ingurugiroaren babesaren aldeko jarrera positibo eta arduratsua garatzea.

  • Gure ondare naturalen gaineko ezagutza zabaltzea.

  • Birziklapena eta hondakinen berrerabilpena bultzatzea.

  • Herriko parkeetako faunaren biodibertsitatea handitzen laguntzea.

  • Naturaren kontserbazioan ikerketa zientifikoek izan dezaketen garrantziaz jabetzen laguntzea.

  • Natura erabiliz ikasgai ezberdinetako arloak lantzea.



NORTZUK GARA?

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da eta natur zein giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen dibulgazioa ditu helburu. 1947an sortu zen, eta izena Telesforo de Aranzadi ikertzaile handiaren omenez datorkio (1860-1945).