PROIEKTUAREN AURKEZPENA

TXORIBOX PROIEKTUA

Azken urteotan inguratzen gaituen natura ezagutu eta hura kontserbatzeko nahia nabariagoa da gure gizartean. Gure ondare naturala babestu eta zaintzeko interesa eta ardura handitzeaz gain, natura eta aisia uztartzeko bideak gero eta gehiago dira. Eremu honetan, hegaztiak heziketa eramaile bikainak dira. Batetik, biologia, geografia, hizkuntzak edo matematika bezalako arloak lantzeko aukera ematen dute. Bestetik, naturaren aisian eta gozamenean oinarrituta, hainbat jarrera positibo indartzeko baliagarri dira; hala nola, talde lana, iraunkortasuna, jasankortasuna, natura edo pertsonekiko errespetua edota enpatia.

Aurretik azaldutakoa kontuan hartuz, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak hegaztien ezagutzarekin lotura duen ingurumen heziketa proiektu bat jarri du abian. Heziketa proiektu horren helburu nagusia gizartea, eta bereziki ikasleak, naturaren eta faunaren ezagutza, kontserbazioa eta ikerkuntzaren garrantziaz jabetzea da.

ZER EGITEN DUGU?

Tailerrak ikasgelan

Irteerak