Eskolak naturan, natura eskolan

ESKOLAK NATURAN, NATURA ESKOLAN


Aranzadi Zientzia Elkarteak, Kutxa Fundazioarekin batera, Eskolak naturan, natura eskolan ekimena martxan jarri du 2021eko azken hilabeteetan, Gipuzkoako eskola eta zentroetan aurrera eramateko, helburu nagusitzat bioaniztasunaren kontserbazioan aurrera pausuak ematea duelarik, biodibertsitate hau eskolen ingurunera erakarriz, ikasleek haien eguneroko bizitzan integratu dezaten eta irakasleek tresna didaktiko moduan erabili dezaten.

Proiektuaren barruan aurrera eramaten ari diren ekintza nagusiak, eskoletan hegaztientzako jantokiak eta habia-kutxak eraiki eta kokatu, eta bestalde, eskolen inguruetan urmaelak eraiki edota egokitzea dira. Honetaz gain, Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen gidaritzapean ikasle, irakasle eta herritarrekin dibulgazio jarduera ezberdinak eramaten ari dira aurrera.

Laguntzailea: