1.HEGODUN IBILBIDEAK
Ezagutu kantatzen eta hegan egiten duten itzalak
Jarduera honetan, ingurune naturala aire zabaleko gela bihurtuko da, gure ingurunean bizi den hegodun biodibertsitatea ezagutzeko. Adituek lagunduta, ikasleek prismatikoak erabiltzen ikasiko dute, espezieak beren kantuen eta lumajeen bidez identifikatzen, eta tokiko ekosistemen orekan hegaztiek duten funtsezko eginkizuna ulertzen.
2. ERAZTUNKETA ZIENTIFIKOA
Eraztun bat, mila istorio
Hegaztien eraztunketa eraztun metaliko bat erabilita hegaztiak modu indibidualizatuan markatzeko teknika bat da, honek, populazioen jarraipenak zein migrazio-ibilbideei buruzko ikerketak egiteko aukera ematen duelarik. Landa-metodologia honen bitartez, ikasleak ornitologo bilakatuko dira, hegaztien eraztunketa saio batean parte hartzeko aukera izaten.
3. NIRE LEHEN ATLASA
Bilatu, identifikatu eta sortu mapa
Ingurune naturala ikaskuntza-tresna bihurtzen da hezkuntza-proposamen honetan, non ikasleek benetako ornitologoen rola hartzen duten. Jolas dinamika baten bidez, prismatikoak erabiltzen eta begirada zorrozten ikasiko dute, bertako hegazti-fauna identifikatzeko. Zuzeneko behaketa-fasearen ondoren, ikasleek bildutako datuekin atlas bat sortu beharko dute, mapak nola egiten diren ikasten dutelarik.
4. OLATU ETA LUMEN ARTEAN
Itsasoa eta zerua bat egiten dutenean
Eraldatu euskal kostaldea aire zabaleko gela batean ibilbide gidatu baten bitartez. Bertan, gure kostaldeko itsas hegazti espezie adierazgarrienak identifikatzen ikasiko dute ikasleek hegazti errolda bat burutuz eta modu honetan, ornitologoen landa-lana bertatik bertara esperimentatuz. Ikasgelako errutinatik urrun, esperientzia honek ikaskuntza aktiboa sustatzen du naturaren erdian, itsas munduarekiko jakin-mina suspertzen, beren jakin-min zientifikoa eta ingurumen-kontzientzia indartzen duten bitartean.
5. EZAGUTU ENARAK
Jarraitu hegazti bidaiari hauen hegaldia eta aurkitu hirian gordetzen dituzten sekretuak
Jarduera honek, esperientzia zientifiko eta parte-hartzailea eskaintzen du, ikasleek hiri-ingurunean bertan gurekin bizi den biodibertsitatea deskubrituz. ENARAk proiektuaren bitartez, ikasleek herriko kale eta eraikinetan bizi diren enara espezieak identifikatzen ikasiko dute, haien habiak lokalizatzen eta populazioen jarraipena eta monitorizazioa egiteko metodologia errealak aplikatzen.
Irteeren ezaugarriak
Iraupena: 2h.
Lekua: eskaera egin duen ikastetxe inguruan (2. kasuan kontsultatu).
Irteerak Aranzadiko ikertzaileak zuzenduko dituzte.
Hizkuntza: euskera, gaztelania edo ingelera.