1.TXORIBOX
Egurrezko espazio txiki bat, hegaztientzako etxe handi bat
Ekintza honetan, hegaztientzako habia-kutxak eraiki eta kokatzen dira inguruneko zuhaizti zein parkeetan. Jarduera honen bitartez, inguruko hegaztiak identifikatzen ikasteaz gain, hegaztiek habiak egiteko dituzten ohiturak ezagutu zein hauen kontserbazioa bultzatzearen garrantziaz ikasiko dute.
2.BIRZIKLATU ETA ELIKATU
Hondakinetatik hegodun jatetxera
Tailer sortzaile honetan, ikasleek eguneroko hondakinak txorientzako janleku bihurtzen ikasiko dute, birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren garrantzia modu praktikoan deskubrituz. Jarduera honetan, ikasleek beren esku-trebetasunak eta sormena garatuko dituzte, beren janlekuak diseinatuz; horrez gain, hiri-hegaztiak zein hauen elikadura beharrak ezagutuko dituzte ere.
3.HEGAZTIEN EZAUGARRIAK EZAGUTU
Lumak, mokoa eta hegoak? Ezagutu askoz gehiago
Tailer dinamiko honen bidez, ikasleak hegodun unibertso liluragarrian barneratuko dira, hegazti bat zer den, hegaldirako nola egokituta dauden eta eguneroko bizi-ohiturak nola garatzen diren jakiteko. Azalpen teoriko laburrak, jolas didaktiko dibertigarriekin eta dinamika parte-hartzaileekin konbinatuz, ikasleek hegaztien munduan barneratzeko aukera izango dute.
Tailerren ezaugarriak
Iraupena: 1.5h.
Lekua: eskaera egin duen ikastetxean.
Tailerrak Aranzadiko ikertzaileak zuzenduko dituzte.
Hizkuntza: euskera, gaztelania edo ingelera.